XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontuz, kontuz!

Denboran zehar

H letra ez da ahozkatzen.

Beraz, ez dakizu noiz ipini behar den, ezta?

Pixkanaka-pixkanaka, zuk zeuk ikasiko duzu.

H hasieran egon daiteke eta beste batzuetan erdian.

Adibidez:

Handi, hanka, hurbil, hilabete, herri, harrituta, ihes, mahai, mahats, nahi, leiho, lehen.

Ahopeka

H non ager daitekeen jakiteko, ondoko arauak kontutan izan:

- Bi bokal berdinen artean: ahal, ohol, mehe, mihi.

- Bi bokal ezberdinen artean, zenbait kasutan: lehorra, leihoa, oihana...

- Hitz batzuen hasieran: hitz, hasi, harri, hezur...

- Zenbakietan: hiru, hamar, hogei, ehun...

- Ondokoetan: hau, hori, hura, honek, horrek, hauen.

Liburuetan, ipuinetan, eta hiztegietan begiratuz bila itzazu hasieran H daramaten 10 hitz eta idatzi zure koadernoan.

Eta orain beste 10 tartean daukatenak.

Adibidez:

Zuzendu testu hau liburu, irakasle edo lagunen laguntzaz eta gero zure koadernoan idatzi.

Haizeak _agineko mina dauka eta _orregatik hoso aserre dago.

Hamak _aur txiki bat izan du.

Txoriek _egan joaten dira.

_eldu bezain laister telebista piztu zuen.

Herensugeek sua bota zuten a_otik.

_ondartzan ibiltzea asko gustatzen zait.

Hume txiki _orrek mi_ia atera zidan.

Gaueko bederatzietan o_eratu ninduen aitonak.

Asmakizuna

Hemen dago, hor ere badago, ikastolan eta kalean ez dago, herrian eta hirian badago, Europan eta munduan ez dago.

Nork igarriko?

Gizon on bat ezagutu nuen, ona izan arren jo egiten zuena.